31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, aipatu plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1501862