2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Udal Planeko aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena Hirigintzako araudi partikularreko aldaketa
Anueko Udalak, 2015eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehakatua. Xedea du hirigintzako araudi partikularreko 22. artikulua aldatzea, Itziar Velasco Sevinek eta Javier Otondo Gurbindok sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Olaguen (Anue), 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.
Iragarkiaren kodea: L1501769