31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, euskaraz dakiten izangaien zerrenda osatzeko, aldi baterako kontratuaren bidez eragile lanpostuan aritzeko Uharteko Udalean beharrak sortzen direnean

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da euskaraz dakiten izangaien zerrenda osatzea, oposizio-lehiaketa bidez; aldi baterako kontratuaren bidez eta lanaldi partzialean eragile lanpostuan aritzeko izanen da, Uharteko gaztelekurako.

1.2. Lanpostuak C mailako ordainsariak eta plantilla organikoan agertzen direnak izanen ditu, eta aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratua.

1.3. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.4. Deialdi honi jarraikiz egiten diren kontratazioetarako bi hilabeteko probaldia ezarri da.

2. oinarria.–Eginkizunak.

2.1. Hona hemen bete beharreko eginkizunak:

a) Uharteko gaztelekuan eta/edo gaztelekutik egiten diren programak garatzea.

1.–Gazteek parte hartzeko programa.

2.–Hezkuntzako, prebentzioko eta esku hartzeko programa.

3.–Aisiako eta astialdiko programa.

4.–Informazio programa.

b) Gazteria arloko teknikariarekin harreman estuan lan egitea.

c) Uharteko gazteek gaztelekuan proposatzen dituzten ekimen guztiak biltzea.

d) Uharteko gazteentzat interesa duten jarduera mota guztien antolaketan parte hartzea: aisia osasungarrira bideratuak, kirolekoak, gazteen artearen arlo guztiekin lotuta dauden kultur jarduerak (musika, ikus-entzunezkoak, dantza, antzerkia, arte plastikoak etab.).

e) Gazteen partaidetza bulkatzea gaztelekuko programa eta jardueren antolaketan eta kudeaketan.

f) Gaztelekuko jardueren zabalkundea eta sustapena.

g) Proiektuak eta txostenak prestatzen, diru-laguntzak eskatzen eta abarretan laguntzea, Uharteko gaztelekua biziarazteko.

h) “Espazioen lagapena” zerbitzutik heldu den lana egitea: laga beharreko espazioen eskaeren kontrola, espazioen eta ekipamenduen kontrola etab.

i) Gaztelekuaren beheko solairuan dagoen ziberespazioa gobernatu eta biziaraztea.

j) Etxezaintza lanak: aretoak ireki eta ixtea eta beheko solairuan dagoen litxarreria makina kudeatzea.

k) Udaleko Gazteria Alorrean antolatzen diren gainerako programa eta jardueretan laguntzea, gaztelekuan gauzatzen badira.

l) Aipatu eginkizunak betetzeko behar diren zerbitzu eta teknikariekiko koordinazioa.

m) Dagozkien lanpostu, titulazio eta mailarekin bat Udalak manatzen dizkien gainerakoak.

3. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

d) Euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna edo, bestela, titulu baliokide edo goragokoa izatea. Frogatu beharko du Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako hamargarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Eskabideak Uharteko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

4.2. Eskabideak deialdian argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta dokumentazio hau erantsiko zaie:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Deialdi honen 3.1 atalean eskatzen diren baldintzen jabe dela frogatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

Eskabidean, euskara mailako proba egin nahi dela adieraziko da. Euskaraz badakitela frogatzen dutenek ez dute proba hori egin beharrik.

c) Lehiaketan baloratzen ahal diren merezimenduen fotokopia konpultsatuak.

d) Udal Diruzaintzan azterketa eskubideen tasari dagozkion 11,67 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

–Uharteko udal bulegoan eskudirutan ordaintzea (San Juan plaza, 1).

–Dirua sartuz edo bankuko transferentzia eginez, kontu honetan: Rural Kutxako ES59 3008 0087 74 1447560721. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: oposizioetako tasa.

Ez dute tasa ordaindu beharko langabezian egon eta enplegu eskatzailearen txartela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egin eta eguneratua, aurkezten dutenek.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Lourdes Lizarraga, Uharteko Udaleko bigarren alkateordea.

–Ordezkoa: Iñaki Crespo San José, Uharteko Udaleko alkate udalburua.

Mahaikidea: Uharteko Udaleko Gazteria arloko teknikaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Regina García, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

–Ordezkoa: Amaia Alonso, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

Mahaikidea: hautatuko den Udaleko gazteria arloko teknikaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Ana Mindegia Ilarregi, Uharteko Udaleko lan-kontratudunen ordezkaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Idazkaria: Uharteko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Mahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratuko da epaimahaia.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, gisa honetan banaturik:

a) Laneko eskarmentua lanpostuarekin ikusteko duten eginkizunetan, gehienez ere 20 puntu:

–Udal bateko gazte lokal batean lan egindako urte bakoitzeko, 4 puntu eta gehienez ere 16 puntu. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.

–Gazte elkarte batean lan egindako urte bakoitzeko: puntu 1; gehienez 4 puntu. Zatiki bakoitzeko, haren ehunekoa.

b) Titulazio akademikoak, gehienez ere 9 puntu:

–Graduondokoak gazteria arloan: 3 puntu.

–Gizarte eta kultur jardueren sustapeneko goi mailako teknikaria: 2 puntu.

–Gizarte Integrazioko goi mailako teknikaria edo Gizarte Hezkuntzako diplomaduna: 2 puntu.

–Unibertsitateko aditua gazteendako informazio zerbitzuetan eta herritarrendako informazio zerbitzuetan: puntu 1.

–Aisiako eta astialdiko zuzendari ikastaroa: 0,75 puntu.

–Aisiako eta astialdiko begirale ikastaroa: 0,25 puntu.

c) 20 ordu baino gehiago irauten duten ikastaroetara joateagatik, epaimahaiaren iritziz deialdiko lanpostuarekin ikustekoa badute, 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere puntu 1.

6.2. Izangaiek lehiaketan eskuratzen duten puntuazioa Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es webgunean argitaratuko da, probak hasten diren egunean berean.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Oposizioko probek 70 puntuko balorazioa izanen dute gehienez. Bazterturik geldituko dira proba bakoitzean hari esleitutako puntuazioaren erdia eskuratzen ez dutenak.

7.2. Oposizioak hiru proba izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutza praktikoak baloratuko dira.

a) Proba idatzia. Lanpostuko eginkizun eta edukiekin ikustekoa duten kasu praktikoak argitzea. Gehienez ere 30 puntu (gainditzeko gutienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira).

b) Ahozko proba. Lanpostuko jarduerari buruzko ezagutza praktikoak baloratuko dira. Gehienez ere 20 puntu (gainditzeko gutienez ere 10 puntu eskuratu beharko dira).

c) Proba psikoteknikoa. Gehienez ere 20 puntu (gainditzeko gutienez ere 10 puntu eskuratu beharko dira).

8. oinarria.–Proben balorazioa.

8.1. Mahaikide bakoitzak bere aldetik jarriko ditu puntuazioak, eta horiekin batez besteko aritmetikoa eginen da ariketa bakoitzaren puntuazioa ateratzeko. Epaimahaiko kideek emandako gehieneko puntuazioaren eta gutienekoaren artean aldea baldin bada ariketarako aurreikusi den puntuazioaren %30etik gorakoa, ez da aintzat hartuko bi muturretako ezein puntuazio, eta batez besteko aritmetikoa gainerako puntuazioekin lortuko da.

9. oinarria.–Probetarako deialdia.

9.1. Informazio guztia Udalaren iragarki oholean eta www.huarte.es webgunean paratuko da.

9.2. Behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Bazterturen bat badago, hamar eguneko epea emanen da akatsa zuzentzeko.

9.3. Proba egunak onartuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dira iragarki oholean eta www.huarte.es webgunean.

9.4. Epaimahaiak argitara emanen ditu, Uharteko Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es webgunean, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta proba bakoitzean erdietsi dituzten kalifikazioak.

10. oinarria.–Identifikazioa eta bestelakoak.

Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Berehala kanporatuko da probetan oharretatik kopiatu edo beste edozein iruzur egiten duen oro, eta horrez gain, bidezko jarduketa penalak ere etor litezke.

11. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

11.1. Azken probaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es webgunean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, ariketetan izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.

Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

11.2. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Uharteko Udaleko kasuan kasuko zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

11.3. Zerrendak kudeatzeko arauetan ezarritakoaren arabera deituko zaie izangaiei (arau horiek 2012ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an, argitaratu ziren).

Dei egiterakoan, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.

11.4. Unez uneko kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta bi hilabeteko epean, eta, aukeran, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitara eman ondoko hilabetearen barrenean.

Uharten, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

–Eskatzailearen datuak.

Izen-deiturak:

Jaioteguna:

NANa:

Helbidea: ............................................................................................

Herria: ........................................ Posta kodea:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT:

Uharteko Udalak deialdia argitaratu duela, euskaraz dakiten izangaien zerrenda osatzeko, Uharteko gaztelekuko eragile lanposturako.

Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Deialdian eskatzen diren agirien fotokopia konpultsatua eransten dudala, baita lehiaketaldian baloratu beharreko merezimenduena ere.

ESKAERA:

Eskabide hau onartu eta, horrenbestez, deialdiko probetarako onar nazazuela eskatzen dut.

Euskara maila bat frogatzen dut.

Euskarazko aukerako proba egin nahi dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

UHARTEKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Iragarkiaren kodea: L1501760