31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko XXII-Arga 2 sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Ubidearen XXII-Arga 2 sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 65/2015 Ebazpenaren bidez lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen urriaren 15eko 101/2014 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Miranda Argako eta Faltzesko udaletxeetako lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren zerrenda eta jabetza inplikatzen duten edo ez duten beste egoera juridiko batzuk; aholku batzordea. Lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; landaketarako eskubideak; eremuko ur kontzesioak; bazkalekuak; lurraldearen balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak; eremu ureztagarriak; herrilurrak mapetan mugatzeko aktak; jabetzaren buletin indibidualak; lurren sailkapenaren planoak; eremuko poligonoen planoak, ortofoto eta guzti; zaindu beharreko balio naturala duten ureztaketa-lurretako eta aztarnategietako jarduketen planoa.

Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005, Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 5ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1502073