1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
164/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 308/2014 prozedura laburtuari dagokion espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Jesús Javier Ayensa Calvo jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian, Jesús Javier Ayensa Calvo jaunak eskatuta, prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (308/2014 zenbakia esleitu zaio) Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 9ko 196/2014 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 56E/2014 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bidez -2014ko 83. NAOn argitaratua, apirilaren 30ean-, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen egutegia eta lanaldia banatzeko araubidea ezarri ziren.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, baita epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegiari igortzea Nafarroako Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 9ko 196/2014 Foru Aginduaren aurka Jesús Javier Ayensa Calvo jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 308/2014 prozedura laburtuari buruzko espediente administratiboa. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 56E/2014 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bidez –2014ko 83. NAOn argitaratua, apirilaren 30ean–, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzuetako eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen egutegia eta lanaldia banatzeko araubidea ezarri ziren.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: F1501868