1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
25/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 226/2014 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Garrido Gil andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.
María Garrido Gil andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 19ko 687/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, baita epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 19ko 687/2014 Ebazpenaren aurka María Garrido Gil andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 226/2014 prozedura laburtuari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: F1500983