31. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

208/2015 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 3 lanpostu huts, A mailakoak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikiak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 1697/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 3 lanpostu huts, A mailakoak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikiak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2014ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 2015/2014 Ebazpenaren bidez onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2014ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13ean.

Azkenik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 2773/2014 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko 3 lanpostu huts, A mailakoak, betetzeko prozedurari bukaera ematea. Lanpostu hauek esleitu dira:

Fernando Teré Iriarte jaunari, 6238 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Yamaguchiko Enplegu Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.

Máximo Garde Alastuey jaunari, 6225 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Iruñeko Arrotxapeko Enplegu Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.

2. Lehiatzaileak lanpostu esleituaz jabetuko dira, eta destino berrietan hasiko 2015eko otsailaren 9an. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoan jabetuko dira lanpostuaz.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, Fernando Teré Iriartek betetzen ari den burutza utzi beharko du esleitutako lanpostuaz jabetzearekin batera.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 2 lanpostu hutsik geratu dira. Honela daude atxikiak lanpostu horiek:

–Lanpostu bat Altsasuko Enplegu Agentzian, funtzionarioen araubidekoa, 6234 zenbakia duena.

–Lanpostu bat Tuterako Enplegu Agentzian, funtzionarioen araubidekoa, 9456 zenbakia duena.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Horiei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

5. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 2an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1501789