30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean,
Benta Gorriko aldeari dagokionez, Ibardinen

Sustapeneko kontseilariak abenduaren 2an eman 107E/2014 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Berako Udal Plana Benta Gorriko aldeari dagokionez, Ibardinen (6. poligonoko 1. eta 960. lurzatiak), aldatzeko espedientea, Jose Miguel Gorria Vicuñak sustatua. Onespen hori 2015eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Orain argitara ematen da Udal Plan Orokorrean egin aldaketaren testu osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Beran, 2015eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ARAUDIA

1.–Hirigintzako araudi orokorra.

Agiri honen bidez aldatu da Ibardingo hiri lurzoru finkatuaren mugapena, Ibardingo eremurako Udal Plan Orokorrean agertzen diren arauen bidez gobernatzen dena.

Agiri honek ez ditu aipatu arauak aldatzen; hura aplikatzekoa izanen da gehitu den hiri lurzoruan.

2.–Hirigintzako araudi partikularra.

2.1. Gasolindegia.

–Egiturazko determinazioak:

Ukitutako lurzatiak:

6. poligonoa, 1. lurzatia: 457,26 m² (partez).

6. poligonoa, 960. lurzatia: 643,90 m² (partez).

NA-1310 errepidea: 133,67 m²

Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

Lurzoruaren erabilerak: 1. lurzatian ukitzen den azalera gasolindegirako eta espazio libre pribatuetarako izanen da.

960. lurzatian ukitzen den azalera espazio libre publikoetarako izanen da.

NA-1310 errepidean ukitzen den azalera bide publikoen sistema orrokorean sartuko da.

–Determinazio xehakatuak:

Eraikitzeko ahala: gasolindegiko hornigailuak eta zerbitzu egiteko makineria lagungarria ezartzeko behar den espazioa estaltzea baizik ez da onartuko.

Lurren mugimendua: obren ondoriozko ezpondak landareztatuko dira, ereite hidraulikoaren bidez, eta haien zolan eskualdeko eguraldiari egokitzen zaizkion zuhaixka espezieak landatuko dira.

Gasolindegirako sarbidea: NA-1310 errepidetik, gasolindegira sartzeko biribilgune zapalgarria eginen da, 8 m-ko diametroa izanen duena, zirkulazioa antolatzeko Ibardina joateko gurutzebidean.

Agiri grafikoak: agiri honetan, jakingarri, gasolindegiaren ezarpenaren xehetasun-planoa sartu da; hura hiri lurzoru urbanizaezineko jarduerak baimentzeko espediente gisa tramitatu da, aldaketa hau tramitatu aitzin.

2.2. Benta Gorria.

–Egiturazko determinazioak:

B.–Araudia.

Ukitutako lurzatiak:

6. poligonoa, 1. lurzatia: 127,30 m² (partez).

6. poligonoa, 61. lurzatia: 311,87 m² (guztia).

6. poligonoa, 960. lurzatia: 14,00 m² (partez).

Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru finkatua.

Lurzoruaren erabilerak: ukituriko lurzoru guztia pribatua izanen da eraikuntzak okupatzen ahalko du.

–Determinazio xehakatuak:

Eraikina handitzeko ahala:

Gehieneko okupazioa:

61. lurzatirako dagoena.

Fitxa honetan lurzatien gainerakorako sarturik dagoen azalera guztia.

Gehieneko garaiera:

Solairu 1, sestra gainean, orokorrean.

3 solairu, sestra gainean, 15,50 m²-ko oinplanoko azalera batean, dagoen eraikinaren solairu guztiak elkarrekin lotzeko elkargunea egiteko.

Solairuak kontatzean ez da kontuan hartuko egungo eraikinaren erdisotoko solairu maila.

Gehitzen ahal den azalera:

Erdisotoa: 144,20 m².

Beheko solairua: 144,20 m².

Lehenbiziko solairua: 15,50 m².

Estalkipeko solairua: 15,50 m².

Iragarkiaren kodea: L1501351