30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Ablitasko herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hura 2015eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, zehazki 27. artikuluko bigarren lotearen aipamena ez egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2015eko otsailaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

ALDAKETA, ABLITASKO HERRILARREEN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

27. artikulua. Laboreak, artadiak eta barazkiak.

Ereinez gero, nekazariak abeltzainari gaztigatuko dio eta hamar eguneko epea izanen du aziendak bazkatzeko; ereiten ez bada, orobat hogei egun izanen ditu, nekazariak gaztigatzen dionetik.

–Berdean biltzeko artoa: jabeak belarrak ordaindu beharko dizkio abeltzainari.

–Arto lastoa: debeku da arto lastoa makinaz bildu edo paketatzea, horrekin belarren aprobetxamenduari kalte egiten bazaio, abeltzainari gaztigatu ez ezik, 10 egun izanen baititu aziendak bazkatzeko.

–Brokolia eta azalorea: brokoliaren eta azalorearen lehen uztetan, abeltzainaren eta jabearen artean hostoaren prezioez adostasunik ez bada, abeltzainak zazpi eguneko epea izanen du sartzeko.

–Orburuak: nekazaria orburuetan sartzen ahalko da aziendekin, makilak moztu ondoan, uztailaren 20a arte.

–Mahastiak: mahastietan, aziendak ez dira sartzen ahalko landaketaren lehen bi urtean.

  • Gainerako mahastietan uzta bildu ondoan bazkatzen ahalko dira.

–Olibondoak: olibondoetan, aziendak ez dira sartzen ahalko landaketaren lehen lau urtean.

Gero bazkatzen ahalko dira bertan, uzta bildu ondoan, otsailaren 1a arte.

Iragarkiaren kodea: L1501946