30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

7. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2015eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 14an. Aditzera ematen da aldaketak 140.000 euro egiten duela guztira, entitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2015eko otsailaren 3an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1501945