30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GAZTELA-LEONGO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 1299/2014 erregutze-errekurtsoa

Clemente Pita Garrido jauna, Gaztela-Leongoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria (Vallodolid).

Fede ematen dut:

1299/2014 JM erregutze-errekurtsoaren prozeduran, ondotik heldu den ebazpena eman dela. Errekurtsoa Marcos López Bello jaunak jarri zuen Ponferradako Lan arloko 2. Epaitegiak 799/2013 autoak direla-eta emandako ebazpenaren kontra. Auto haiek Marcos López Bello jaunak eskaturik abiarazi ziren Fremapen kontra, Compass Transworld Logistics SAren kontra eta GSINaren eta GSINaren Diruzaintza Orokorraren kontra ezintasun iraunkorra zela-eta.

“Ezetsi egiten dugu Marcos López Bello jaunaren aipatu ordezkariek 2014ko maiatzaren 8ko epaiaren kontra jarritako erregutze-errekurtsoa, eta, beraz, epaia oso-osorik berresten dugu. Epaia Ponferradako Lan arloko 2. Epaitegiak eman zuen lan-istripu baten ondoriozko ezintasun iraunkor partziala zela-eta irekitako 799/13 autoetan. Auto haiek Marcos López Bello jaunak eskaturik abiarazi ziren Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, FREMAPen, Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Eritasun Profesionalen Mutualitatearen (61. zk.) eta Compass Transworld Logistics SAren kontra ezintasun iraunkorra zela-eta.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Gaztela-Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari, eta lekukotza egin bedi dagokion erroiluari lotuta gelditzeko. Jatorrizkoa epaien liburuan gorderik geldituko da.

Ohartarazten da ezen epai honen aurka doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, legelari batek izenpetutako idazki baten bidez prestaturik eta Lan arloko Sala honetan aurkezturik, hura jakinarazi eta ondoko hamar egun balioduneko epe luzaezinean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 221. artikuluak adierazitako betebeharrak betetzen direla aipatuta.

Langile edo kausadun izaera izan gabe, edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun izan gabe, erregutze-errekurtsoa jarri nahi duen orok 600 euroko gordailua egin beharko du Auzitegi honetako Lan arloko Salaren 2. Atalaren 2031 0000 66 1299-2014 kontuan, Banco Santanderrek Valladoliden duen bulego nagusian, eta diru-sarrera egiaztatu.

Bestetik, aipatu kontuan, kondenaren diru-kopurua kontsignatu beharko du, bereiz, eta aipatu kontsignazioa egiaztatu doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa prestatzeko epe berean.

Errekurtsogilea entitate kudeatzailea bada, eta entitatea prestazioak ordaintzera kondenatua badago, aipatu errekurtsoa prestatzerakoan behar bezala egiaztatu beharko du bete egin duela Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 230.2.c) artikuluari dagokionez 221. artikuluan aurreikusitakoa.

Epai hau irmo bilakatzean, autoak eta epaiaren ziurtagiriarekin batera eraman bitez jatorrizko epaitegira, betearaz dadin.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Sinatua eta errubrikatua, Ataleko buru Emilio Álvarez Anllo jauna, María del Carmen Escuadra Bueno andrea eta José Manuel Riesco Iglesias jauna. Jarraian heldu da argitaratzeko eginbidea.

Eta Compass Transworld Logistics SA enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Valladoliden, 2014ko abenduaren 23an.–Gelako idazkaria, Clemente Pita Garrido.

Iragarkiaren kodea: J1501113