30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, begirale gerontologikoaren lanpostuetan aritzeko zerrendak osatzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak, María Eugenia Oronoz Urriza andreak, Nerea Arias Luis andreak, Tania Muñoz Ruiz de Angulo andreak eta Miren Josune Baquedano Ros andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 27an emandako 2300/2014 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, begirale gerontologikoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdiak onetsi ziren: bata, aldi baterako kontrataziorako, eta bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran (2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) aurkeztuta edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 26an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1501302