30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren
gaineko 1090/2014 prozedura

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 27an.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria.

Aditzera ematen dut: adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1090/2014 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Samir Boudaa Arab epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Samir Boudaa Arab legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1501532