30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko
dibortzioaren gaineko 95/2014 prozedura

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 26an.

Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 95/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Clayton de Almeida Ribeirori legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 26an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1501281