30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 650/2014 prozedura

Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ana María Murguiondo Ayestaránek sustaturik, organo judizial honetan ezkontzaren ondasun-eraentzaren gaineko 650/14 likidazio autoak bideratzen ari dira José Javier Del Río Moralen aurka. Horietan ebazpena eman da, José Javier Del Río Moral zitatzeko, epaitegi honetan ager dadin 2015eko martxoaren 3ko 11:00etan, PZLaren 810. artikuluak aipatzen duen agerraldia gauzatzeko, eta bertan akordioa erdiesteko edo, behar izanez gero, kontulari bat izendatzeko.

Eta José Javier Del Río Moral jaunari zitazioa legezko eran egiteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako ediktu hau egiten dut.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1500457