30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Merkataritzako eta turismoko jarduerak
antolatzeko diru-laguntzen deialdia

San Adriango Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, San Adrianen 2015ean merkataritzako eta turismoko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi zituen. Hona hemen:

2015. URTEAN MERKATARITZAKO ETA TURISMOKO JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Arlo honetan indarra duen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Udalak, osoko bilkuran, merkataritza eta turismo jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi ditu, merkataritza eta turismoko elkarteek herrian merkataritza eta turismoa bultzatzeko antolatzen dituzten ekitaldietarako, betiere udal eskumenekoei laguntzen badiete eta/edo ordezten badituzte.

Laguntzak ematerakoan irizpide hauei jarraituko zaie: publikotasuna, tratu berdintasuna eta bitartekoen eta helburuen bat etortzea. Honako hauek dira oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak

Lehenbizikoa.–Diru-laguntzaren helburua, baldintzak eta xedea.

Deialdi hau oinarritzen duten printzipioak dira berdintasuna eta bazterkeria eza, publizitatea, gardentasuna, lehiakortasuna, objektibotasuna, eraginkortasuna eta eragimena. Helburua: herrian merkataritzako, industriako eta zerbitzuetako jarduera bultzatzea. Horretarako, ekonomikoki eta/edo baliabide materialak erabiliz lagunduko da esparru horiek sustatzen eta zerbitzu guztien kalitatea hobetzen lagunduko duten jarduerak egitea.

Eskatzaileak izan daitezke: San Adriango entitateak, elkarteak eta/edo lanbide taldeak, merkataritzan eta turismoan aritzen direnak irabazi asmorik gabe eta legez eraturik, beraien helburuak merkataritza eta turismoa sustatzearekin lotuta badaude eta helburu horrekin urte naturalean jarduerak egiten badituzte.

Jarduera hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:

a) San Adriango elkarteek eta/edo taldeek irabazi asmorik gabe antolatzen dituzten saio, jarduera eta/edo ekitaldi bereziak, udalerriko bizilagunei zuzenduak merkataritza eta turismoa garatzeko, betiere antolatzaileari defizita sortzen badiote.

b) Diruz lagunduko dira diruz laguntzen diren jardueren programazioari, koordinazioari eta gauzatzeari dagozkien gastuak. Gastu horien barnean kontzeptu hauek sartzen dira:

–Enpresak eta ikuskizunak kontratatzea edo bertze kontratu eta/edo hitzarmen mota batzuk.

–Joan-etorrien gastuak.

–Material suntsigarria eta ekipamendua.

–Instalazioen erabilera.

–Sariak, bai eskudirutan bai gauzatan.

–Bertzelako gastuak, jarduera egin ahal izateko nahitaezkoak.

Jarduera hauek ezin izanen dira diru-laguntzaren xede izan:

a) Merkataritza edo industria jarduera lehentasunezko edo funtsezko helburu ez duten jarduerak, nahiz eta beren alderdietako batzuek halako izaera izan.

b) Errifak eta zozketak.

c) San Adriango Udalak programatuen gisako programak edo jarduerak, non ez diren haien osagarri.

d) San Adriango udal mugapean kokaturiko espazio edo instalazioetan egin ahal izanik kanpoan egiten diren jarduerak.

e) Sarrera publikoa ez duten jarduerak.

f) Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat erabiltzaileek, udal honetako bertze zerbitzu batzuek edo bertze administrazio publiko eta/edo pribatu batek diruz lagundu behar dituenak, baldin eta laguntzen kopuru osoak diruz lagundu beharreko jardueren zenbatekoaren %100a gainditzen badu.

g) Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak edo bertzelakoak, Espainiako Konstituzioaren printzipioei eraso egiten dietenak eta administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

h) Ez dira diruz lagunduko:

–Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzeko gastuak.

–Elkartearen funtzionamendu gastuak, argindarra, gasa, telefonoa eta gainerako gastu arruntak.

Bigarrena.–Laguntzak emateko araubidea eta aurrekontuko kreditua.

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, hau da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun zerrenda bat prestatzeko asmoz, deialdiaren 5.1 oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

San Adriango Udalaren gastuen aurrekontuko 6223 48203 kontu-sailean (turismoa) 4.000 euroko diru kopurua dago 2015erako. Aurrekontu horrek izaera mugatzailea du.

Hirugarrena.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Onuradun bilakatzen ahalko dira San Adriango eskatzaileak, irabazi asmorik ez badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Irabazi asmorik gabeko elkarte edo taldea izatea, eta Nafarroako Gobernuaren erregistroan inskribatuta egotea.

b) Estatutuen arabera, helbide soziala San Adrianen izatea eta elkartearen jardueraren xedeak merkataritzako, industriako eta zerbitzuetako jardueren garapenarekin zerikusia izatea.

c) Jarduera eta diru-laguntzaren xede izanen diren proiektuak San Adriango udalerrian gauzatzea, eta horiek herritarren onerako izatea.

d) Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta San Adriango Udalarekin zorrik ez izatea.

Laugarrena.–Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

4.1. Aurkezteko epea:

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta jakinarazten da larunbatetan bulegoa itxita egonen dela.

4.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Elkartearen edo taldearen estatutuen kopia konpultsatua, eta IFK edo IFZrena.

b) Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

c) Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).

d) Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak, II. eranskinaren arabera, laguntza eskaera nolakoa den eta horrela.

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

f) Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena.

g) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako bertze erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

h) Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa (I. eranskina).

Borzgarrena.–Aurkeztutako eskabideen balorazioa.

5.1. Balorazio irizpideak.

Aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera zehaztuko dira, adierazten den puntuazioaren arabera. Gehienez ere 70 puntu emanen dira. Hona hemen:

a) Entitate eskatzaileko kide kopurua, dauden establezimenduen kopuruarekin alderatuta. 5 puntu, gehienez.

b) Entitatearen gastu orokorrak. 5 puntu, gehienez.

c) Entitatearen beraren funtsak eta/edo bertze erakunde batzuetatik etorriak. 5 puntu, gehienez.

d) Egunkarietan edo bertze hedabide batzuetan gure herriari buruz zabaltzen den publizitatea. 5 puntu, gehienez.

e) Elkartearen erantzukizun zibileko asegurua, jardueren gainekoa. 5 puntu, gehienez.

f) Jarduerak:

–Produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekimenak bultzatzea. 5 puntu, gehienez.

–Kontsumoari buruzko sentsibilizazio kanpainak egitea herriko establezimenduetan. 5 puntu, gehienez.

–Azokak, erakusketak, gastronomia asteak edo bertze jarduera mota batzuk antolatzea eskualdean, Estatuan edo atzerrian, edo horietan parte hartzea. 5 puntu, gehienez.

–Jardueren onuradun kopurua. 5 puntu, gehienez.

–Jarduerek herritik kanpo dute oihartzuna. 5 puntu, gehienez.

–Jarduerek gizartean duten interesa eta kontsumitzailearen gogobetetze maila. 4 puntu, gehienez.

–Merkataritzari buruzko prestakuntzan laguntzea, bai merkatariaren bai kontsumitzailearen ikuspuntutik (ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak etab.). 4 puntu, gehienez.

–Herriko merkataritza edo industria berreskuratzen eta hobetzen laguntzea. 3 puntu, gehienez.

–Merkataritzako sormena sustatzea. 3 puntu, gehienez.

–Herrian turismo jarduera sustatzea. 3 puntu, gehienez.

–Zenbait gremioren edo merkataritza sektoreren parte-hartzea erraztuko duten jarduerak garatzea. 3 puntu, gehienez.

Seigarrena.–Instrukzioa egin eta ebazpena emateko organo eskuduna.

Industria, Merkataritza eta Turismoko Informazio Batzordea izanen da aurkezten diren eskaerak deialdiko balorazio irizpideen arabera baloratuko dituen kide anitzeko organoa. Balorazio txostena instruktoreari igorriko dio.

Industria, Merkataritza eta Turismoko zinegotzia izanen da espedientearen instruktorea, eta ebazpena emateko beharrezkoak iruditzen zaizkion txostenak eskatzen ahalko ditu, oinarri hauetan eskatutako agiriez landa. Industria, Merkataritza eta Turismoko Informazio Batzordearen txostena eta espedientea ikusirik, ebazpen proposamen arrazoitua eginen dio Alkatetzari, deialdia ebazteko, proposamena igorri eta hamabost eguneko epean.

Alkateak emanen du ebazpena, non, ebazpen proposamenak ezartzen duenarekin bat, honako hau jasoko baita:

–Diru-laguntza hartuko duen eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa, ebaluazioa eta horretarako erabili diren balorazio irizpideak zehaztuta.

–Zein eskabide ezetsi den, halakorik bada, arrazoiak azalduta.

Ebazpen proposamenak ez dio inolako eskubiderik ekarriko proposatutako onuradunari San Adriango Udalaren aurrean, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte.

Diru-laguntza emateko ebazpenak dagokion gastu konpromisoa baitu itsatsirik, Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa beharko du aldez aurretik.

Zazpigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak ondoko hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduerak egin eta helburuak bete direla.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari (I. eranskina).

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bertzelako agiriak eduki beharko dira, onuradunei aplikatzen ahal zaizkien merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirua itzultzeko arrazoietakoren bat izanez gero, itzuli egin beharko da jasotako dirua.

Zortzigarrena.–Justifikazioa eta kobrantza.

8.1. Aurkeztutako proiektuaren edo proiektuen justifikazioa.

a) Egindako jardueraren memoria labur eta zehatza (III. eranskina).

b) Azken balantze ekonomikoa, gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, klub edo elkarteko diruzainak eta buruak sinatua (III. eranskina).

c) Gastua frogatzen duten jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak. Onartuko dira, orobat, bankuko frogagiriak, “ordaindua” zigilua duten fakturak -hornitzaileak sinatu eta zigilatuak-, erosketaren tiketa, fakturari erantsia, edo bertze edozein agiri, faktura edo gastuaren frogagiria ordaindu izana erakusten duena.

d) Erantzukizun zibileko aseguru poliza eta ordainketaren frogagiri eguneratua, behar den kasuetan.

e) Frogatu beharko da San Adriango Udalaren laguntza jaso izana agertu dela diruz lagundutako jardueren publizitatean (programak, liburuak, kartel iragartzaileak, publizitateko iragarki laburrak...), edo diruz lagundutako argitalpenaren kontrazalean eta lehen orrialdean.

8.2. Deialdi honetan emandako zenbatekoa ordaintzea.

Industria, Merkataritza eta Turismoko diru-laguntzen zenbatekoa, berez edo bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta, inoiz ez da izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Diruz laguntzen ahal diren gastu frogatuen %75 arteko diru-laguntza emanen da gehienez, eta eskatzaileak bere baliabideak erabiliz bete beharko du gelditzen den tartea.

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

–Lehen epean diru-laguntzaren %50, konturako ordainketa gisa: gehienez ere 30 eguneko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gainerako %50: eskatzen diren frogagiriak aurkeztutakoan; diru-laguntzarako eskaeran adierazitako helburuak, programa eta aurrekontua betetzea ezinbertzeko baldintza izanen da. Proiektuaren justifikazioa gehienez ere 30 egun balioduneko epean eginen da, aurkeztutako proiektuko jarduera bukatzen denetik hasita. Eskatutako frogagiriak aipatu epean aurkezten ez badira, onuradunak diru-laguntza lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Gastuen eta diru-sarreren azken justifikazioarekin gastua behar bezala frogatzen ez bada, behar bezala frogatutako gastu lagungarrietarako soilik lortzen ahalko da laguntza.

8.3. Laguntza itzuli beharra.

Jasotako laguntzak itzuli beharko dira eta berandutza interesa ordaindu, diru-laguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera bitarte, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 38.2 artikuluan finkatuko zenbatekoaren arabera, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritako kasuetan, eta honako hauetan:

a) Programaturiko jarduerak gauzatzen ez direnean. Halakoetan, onuradunak jasotako aurrerakina itzuli beharko du Udaleko Diruzaintzan. Hala egiten ez badu, behar den espedientea irekiko da.

b) Emandako diru-laguntza ezeztatzea eta laguntzatik likidatutako %75a itzuli beharra ekarriko du frogagiriak epez kanpo aurkezteak.

c) Diruz lagundutako jardueretan Udalak baimendu gabeko aldaketak egiten direnean.

d) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.

e) Diru-laguntza eskuratzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

f) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.

g) Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

h) Diruz lagundutako jardueraren kostuaren muga gainditzen denean, onuradunak bateragarriak diren diru-laguntzak batuz; muga horretatik goitiko zenbatekoari erreparatuko zaio.

i) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.

j) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzen zaizkienean eta horiei men egin beharra betetzen ez denean.

Alkatetzak emanen du diru-laguntza itzultzeari buruzko ebazpena, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

8.4. Diruz lagundutako jardueren finantziazioa.

Deialdi honetan norberaren finantziazio zenbateko bat eskatzen da, diruz lagundutako jardueraren %25ari erantzuteko adinakoa. Diruz lagundutako proiektuan edo ekintzan norberaren funtsak jarri direla frogatu beharko da diru-laguntzaren justifikazioa egiten den unean, eta orduan funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan aplikatu izana zehaztuko dira.

Bederatzigarrena.–Aplikazio ordeztailea.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatzekoak izanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena, eta orobat honako hauetan ezarria dagoena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

I. ERANSKINA

Laguntzak lortzeko eskabidea. San Adriango Udalak 2015ean merkataritza eta turismorako emanen dituen diru-laguntzen deialdia

–Identifikazio datuak:

Entitate antolatzailea: ........................................... IFK:

Herria:

Helbidea: ................................................................................. Telefonoa: ....................................... Faxa: ..........................

Bazkide kop.: ......................... e-posta: .............................................. Web orria: ......................................................

Bankuko datuak, diru-laguntza onartuz gero diru-sarrera bertan egiteko:

Kontu zenbakia: ............................................................................. Titularraren izena: .....................................................................................

–Harremanetarako pertsona, jakinarazpenetarako:

Izen-deiturak: ........................................................... N.A.N.:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa: .......................................... Faxa: ...................................... e-posta: .........................................................................

Zinpeko aitorpena (X batez adierazi bidezko dena)

Izena: ..........................................................., adinez nagusia, IFZ: ...................... Klub/elkarte honen ordezkaria: ...................................................... IFZ: ...............

ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DUT:

Bertze inolako entitateren diru-laguntzarik ez dugula eskuratu Udal honi laguntza eskatu jarduerengatik, diru-laguntzen deialdi honetan.

Xede bererako bertze diru-laguntza publiko edo pribatu batzuk bildu ditugula, baina Udalak emandako diru-laguntzarekin ez dela gainditzen egin beharreko jardueraren kostua, harendako eskatu baitzen diru-laguntza.

Jasotzen diren diru-laguntzak honako hauek dira:

ERAKUNDE EMAILEA

ZENBATEKO
AURREIKUSIA

Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa.

Eta jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan San Adriango Udalaren aitzinean, aitorpen hau luzatu eta sinatzen dut.

San Adrianen, .....(e)ko .................... aren ....(e)an
Stua. ...........................................

II. ERANSKINA

2015erako aurreikusitako merkataritza
eta turismo jardueren programa

JARD.

EKITALDIAREN IZENA

GASTU
AURREIKUSIAK

DIRU-SARRERA AURREIKUSIAK

1 zk.

2 zk.

3 zk.

4 zk.

5 zk.

6 zk.

7 zk.

8 zk.

9 zk.

10 zk.

11 zk.

...

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

Jardueraren fitxa. Zk.: ..........

Oharra: egiten den ekitaldi bakoitzeko laukitxo bat bete.

Jardueraren izena:

Eguna: ........... Tokia: ................. Parte-hartzaileen kopurua: ............

Deskripzioa (zertan den):

–Gastu eta diru-sarrera aurreikusien aurrekontua:

GASTUAREN
KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARREREN
AURREKONTUA

ZENBATEKOA

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk (zein diren zehaztu)

...

...

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

III. ERANSKINA

Merkataritza eta turismo jardueren programako gastuen eta diru-sarreren justifikazioa Jardueren programaren balantze ekonomikoa

JARD.

EKITALDIAREN IZENA

GASTU ERREALAK

DIRU-SARRERA ERREALAK

1 zk.

2 zk.

3 zk.

4 zk.

5 zk.

6 zk.

7 zk.

...

Jardueraren ebaluazio fitxa. Zk.: .........

Oharra: egiten den ekitaldi bakoitzeko jarduera-fitxa bat bete.

Jardueraren izena:

Eguna: ........... Tokia: ................ Parte-hartzaileen kopurua:

Deskripzioa (zertan izan zen):

Ebaluazioa: .........................................................................................

–Gastuen eta diru-sarreren balantzea:

GASTUAREN
KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk (zein diren zehaztu)

...

...

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

San Adrianen, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1501596