30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia

San Adriango Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zituen San Adrianen 2015. urtean kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. Hona hemen:

2015. URTEAN KIROL JARDUERAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Arlo honetan indarra duen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Udalak, osoko bilkuran, kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiko oinarriak onetsi ditu, betiere jarduera horiek herritarren onerako badira eta udal eskumenekoei laguntzen badiete eta/edo ordezten badituzte.

Laguntzak ematerakoan irizpide hauei jarraituko zaie: publikotasuna, tratu berdintasuna eta bitartekoen eta helburuen bat etortzea. Honako hauek dira oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak

Lehenbizikoa.–Diru-laguntzaren helburua, baldintzak eta xedea.

Deialdi hau oinarritzen duten printzipioak dira berdintasuna eta bazterkeria eza, publizitatea, gardentasuna, lehiakortasuna, objektibotasuna, eraginkortasuna eta eragimena. Hona hemen haren xedea:

a) Herritarrei, arizale nahiz ikusle, parte hartzeko aukera ematen dieten kirol jarduera eta ikuskizunen antolaketa laguntzea eta bultzatzea, bereziki udalerrian errentagarritasun sozialari eragiten diotelarik.

b) Ekitaldi puntualen bidez, gazteengan nahiz haurrengan kirolzaletasuna piztea.

c) Oinarrizko kirola laguntzea eta sustatzea, udalerriko klubetan, gazteak eta haurrak kirol federatu nahiz federatu gabeetan modu jarraituan aritzeko erraztasuna emanez.

d) Udalerriko biztanleen artean kirolaren sustapena bultzatzea.

e) Diren kluben sendotzea eta klub berrien sorrera bulkatzea, kirola egiteko parada ematen dutenak.

f) Udalaren Kirol Programa osatzen edo harekin koordinatzen diren jarduerei sostengu ematea.

Eskatzaileak San Adriango entitate, klub eta/edo elkarteak izaten ahalko dira, irabazi asmorik gabe kirol ekitaldi, ikuskizun eta/edo emanaldi bereziak urte naturalean antolatzen dituztenak, edo denboraldiaren barnean edozein kirol motatan aritzen direnak, horiek egiten badira aitzin urteko irailetik aurtengo abuztura bitartean, federazioek edo entitate antolatzaileek ezarritako egutegiarekin bat, eta betiere antolatzaileari defizita sortzen badiote.

Jarduera hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:

a) San Adriango klub eta/edo elkarteek antolatzen dituzten kirol emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi bereziak, udalerriko bizilagunei zuzenduak, bertan parte har dezaten edo ikusle izan daitezen, betiere antolatzaileari defizita sortzen badiote.

b) Irabazi asmorik gabeko kirol jarduerak, federazioek edo entitate antolatzaileek ezarritako egutegiarekin bat eginak, egiten badira aitzin urteko irailetik aurtengo abuztura bitarteko denboraldian, betiere antolatzaileari defizita sortzen badiote.

c) Udalaren Kirol Programa osatzen edo harekin koordinatzen diren jarduerak, betiere antolatzaileari defizita sortzen badiote.

d) Diruz lagunduko dira diruz laguntzen diren jardueren programazioari, koordinazioari eta gauzatzeari dagozkien gastuak. Horiek barnean kontzeptu hauek sartzen dira:

–Norgehiagokan izen ematea, lizentziak eta federazioko bertze kuota batzuk.

–Kirolarien edo parte-hartzaileen joan-etorriek eragindako gastuak.

–Material suntsigarria eta kirol ekipamendua.

–Laguntzak eta bidai-sariak monitore/entrenatzaileendako, epaile eta arbitroendako.

–Udalaren kirol instalazioen erabilera.

–Sariak, bai eskudirutan bai gauzatan, eta trofeoak.

–Bertzelako gastuak, kirol jarduera egin ahal izateko nahitaezkoak.

Jarduera hauek ezin izanen dira diru-laguntzaren xede izan:

a) Kirol jarduera lehentasunezko edo oinarrizko helburua ez dutenak, nahiz eta beren alderdietako batzuek halako izaera izan.

b) San Adriango Udalak programatuen gisako programak edo jarduerak, non ez diren haien osagarri.

c) San Adriango udal mugapean kokaturiko espazio edo instalazioetan egin ahal izanik kanpoan egiten diren jarduerak.

d) Irakaskuntzako kirol jarduerak, indarra duten ikasketa planetan aurreikusiak; kirolen batean aritzeko irteerak edo gisa bertsuko eskolaz kanpoko bertzelako jarduerak.

e) Sarrera publikoa ez duten jarduerak.

f) Monitore eta/edo entrenatzaileen prestakuntza eta birziklatzea.

g) Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat erabiltzaileek, udal honetako bertze zerbitzu batzuek edo bertze administrazio publiko nahiz pribatu batek diruz lagundu behar dituenak.

h) Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak edo bertzelakoak, Espainiako Konstituzioaren printzipioei eraso egiten dietenak eta administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

i) Ez dira diruz lagunduko:

–Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, zaharberritu eta hobetzeko gastuak.

–Elkartearen funtzionamendu gastuak, argindarra, gasa, telefonoa eta gainerako gastu arruntak.

Bigarrena.–Laguntzak emateko araubidea eta aurrekontuko kreditua.

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, hau da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun zerrenda bat prestatzeko asmoz, deialdiaren 5.1 oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

San Adriango Udalaren gastuen aurrekontuko 452048201 kontu-sailean (Kirolak) 20.550 euroko diru kopurua dago 2015erako. Aurrekontu horrek izaera mugatzailea du.

Hirugarrena.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Onuradun bilakatzen ahalko dira San Adriango eskatzaileak, irabazi asmorik ez badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Irabazi asmorik gabeko elkarte edo kluba izatea, Nafarroako Gobernuaren erregistroan izen emana.

b) Estatutuen arabera, helbide soziala San Adriánen izatea eta elkartearen jardueraren xedea izatea kirol jardueran aritzea.

c) Kirol jarduerak eta diru-laguntzaren xede izanen diren proiektuak San Adriango udalerrian gauzatzea, eta horiek herritarren onerako izatea.

d) Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta San Adriango Udalarekin zorrik ez izatea.

Laugarrena.–Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

4.1. Aurkezteko epea:

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta jakinarazten da larunbatetan bulegoa itxita egonen dela.

4.2. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) IFKaren edo IFZaren kopia konpultsatua, baita klub edo elkartearen estatutuena, baldin eta aurkezten den lehen aldia edo haietan aldaketarik izan bada.

b) Entitatearen eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren datuak (I. eranskina).

c) Diru-laguntzaren xede den proiektuaren deskribapena:

–San Adriánen kirol emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi bereziak antolatzeko laguntzak eskatzeko, II. eranskinaren arabera.

–Edozein kirol motatan aritzeko laguntzak eskatzeko, horiek egiten badira aitzin urteko irailetik aurtengo abuztura bitarteko denboraldian, federazioek edo entitate antolatzaileek ezarritako egutegiarekin bat, III. eranskina.

d) Aurrekontu xehakatua, kontzeptuen arabera sailkaturik azalduz aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak, II edo III. eranskinen arabera, laguntza eskaera nolakoa den eta horrela.

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egoteari buruzkoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Organikoaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

f) Entitateak Nafarroako Foru Ogasuneko zerga beharkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta San Adriango Udalarekin inolako zorrik ez duela frogatzen duena.

g) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honetako laguntzaren xede den proiekturako bertze erakunde publiko eta/edo pribatu batzuetan diru-laguntzarik eskatu eta/edo jaso den azaltzeari buruzkoa (I. eranskina).

h) Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa (I. eranskina).

Borzgarrena.–Aurkeztutako eskabideen balorazioa.

5.1. Balorazio irizpideak.

Kirol klub eta/edo elkarteendako, aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera zehaztuko dira, adierazten den puntuazioaren arabera. Gehienez ere 35 puntu emanen dira. Hona hemen:

A) Klub edo elkartean adingabeek parte hartzeagatik: gehienez ere 16 puntu, honela banaturik:

1.–Jarduerak (gehienez ere 7 puntu):

a) Klubak bere gain hartzen du adingabeen joan-etorrien ardura, aita, ama edo tutoreen autoen laguntzarik gabe, gehienez ere 3 puntu.

b) Haurrek parte hartzen duten jarduerak (gehienez ere 2 puntu):

–Federatuak: kirol liga, txapelketa edo jokoetan parte hartzeagatik, puntu 1.

–Federatu gabeak; San Adriango bertze klub edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzeagatik, puntu 1.

c) Klub edo elkarteak edozein adingaberentzat, klubekoa edo elkartekoa izan edo ez izan, antolatzen dituen jardueren multzoagatik, zenbat diren kontuan hartu gabe, gehienez ere 2 puntu.

2.–Kategoriak (gehienez ere 6 puntu):

–Benjamin aurrea: 1 puntu.

–Benjamina: 1 puntu.

–Kimua: 1 puntu.

–Haurra: 1 puntu.

–Kadetea: 1 puntu.

–Gazteak: 1 puntu.

3.–Izena eman duten adingabeen kopurua (gehienez ere, 3 puntu):

–30 adingabetik goiti: 3 puntu.

–15etik 29 adingabe bitarte: 2 puntu.

–5etik 14 adingabe bitarte: 1 puntu.

–5 adingabetik beheiti: 0 puntu.

B) Klubaren edo elkartearen urteko gastuengatik: gehienez ere 8 puntu arte, honela banatuta:

–5.000 eurotik beheiti: 0 puntu.

–5.000tik 9.999 euro bitarte: 1 puntu.

–10.000tik 14.999 euro bitarte: 2 puntu.

–15.000tik 19.999 euro bitarte: 3 puntu.

–20.000tik 24.999 euro bitarte: 4 puntu.

–25.000tik 29.999 euro bitarte: 5 puntu.

–30.000tik 34.999 euro bitarte: 6 puntu.

–35.000tik 39.999 euro bitarte: 7 puntu.

–40.000 eurotik goiti: 8 puntu.

C) Klub edo elkarteko helduengatik: gehienez ere 6 puntu, honela banaturik:

1. Jarduera federatuetan federazioaren fitxarekin parte hartzeagatik (gehienez ere 3):

–Europa edo nazioarte mailan, 3 puntu.

–Nazio mailan, 2 puntu.

–Nafarroa mailan, puntu 1.

2. Klubak edo elkarteak antolatzen dituen jarduera federatu gabeak (gehienez ere 3 puntu):

–Klub edo elkarteko edo bertze klub federatuetako kideendako baizik ez badira, puntu 1.

–Nornahirendako bada, klub edo elkartekoa ez izanagatik ere eta federatua ez egonagatik ere, 2 puntu.

D) Erantzukizun zibileko asegurua izategatik: 3 puntu:

Kirol klub edo elkarteak, beren premiak berdintzen dituen erantzukizun zibileko asegurua dutenak.

E) Beren jardueran aritzeko Udalaren kirol instalazioak ez erabiltzeagatik: 1 puntu.

F) Udalaren jarduerekin edo bertze klub eta/edo elkarteenekin lankidetzan aritzeagatik: puntu 1.

Irabazi asmorik gabe noizbehinkako kirol emanaldiak antolatzen dituzten klub edo elkarteendkao, aurkeztutako jarduerak baloratzeko irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa jarraian azaltzen diren balorazio irizpideen arabera zehaztuko dira, adierazten den puntuazioaren arabera. Gehienez ere 5 puntu emanen dira. Hona hemen:

–Partaidetza libreko kirol emanaldiak egiteagatik, 2 puntu.

–Udalaren jarduera eta emanaldietan laguntzeagatik, puntu 1.

–Erantzukizun zibileko asegurua edukitzeagatik, 3 puntu.

Seigarrena.–Instrukzioa egin eta ebazpena emateko organo eskuduna.

Kiroleko Informazio Batzordea izanen da aurkezten diren eskaerak deialdiko balorazio irizpideen arabera baloratuko dituen kide anitzeko organoa. Balorazio txostena instruktoreari igorriko dio.

Kirol koordinatzailea izanen da espedientearen instruktorea, eta ebazpena emateko beharrezkoak iruditzen zaizkion txostenak eskatzen ahalko ditu, oinarri hauetan eskatutako agiriez landa. Kiroleko Informazio Batzordearen espedientea eta txostena ikusirik, kirol koordinatzaileak ebazpen proposamen arrazoitua eginen dio Alkatetzari, deialdia ebazteko, proposamena igorri eta hamabortz eguneko epean.

Alkateak emanen du ebazpena, non, ebazpen proposamenak ezartzen duenarekin bat, honako hau jasoko baita:

–Diru-laguntza hartuko duen eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa, ebaluazioa eta horretarako erabili diren balorazio irizpideak zehaztuta.

–Zein eskabide ezetsi den, halakorik bada, arrazoiak azalduta.

Ebazpen proposamenak ez dio inolako eskubiderik ekarriko proposatutako onuradunari San Adriango Udalaren aurrean, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte.

Diru-laguntza emateko ebazpenak dagokion gastu konpromisoa baitu itsatsirik, Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa beharko du aldez aurretik.

Zazpigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak ondoko hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den jokabidea izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduerak egin eta helburuak bete direla.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari (I. eranskina).

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bertzelako agiriak eduki beharko dira, onuradunei aplikatzen ahal zaizkien merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirua itzultzeko arrazoietakoren bat izanez gero, itzuli egin beharko da jasotako dirua.

Zortzigarrena.–Justifikazioa eta kobrantza.

8.1. Aurkeztutako proiektuaren edo proiektuen justifikazioa.

a) Egindako jardueraren gaineko oroit-idazkia, laburra eta zehaztua, IV. eranskina eta/edo V. eranskina, zer dagokion eta horrela.

b) Azken balantze ekonomikoa, gastuen eta diru-sarreren justifikazioa, klub edo elkarteko diruzainak eta buruak sinatua.

–Kirol ikuskizun eta emanaldi berezietarako laguntza eskatzen bada, IV. eranskina.

–Denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko laguntza eskatzen bada, V. eranskina.

c) Gastua frogatzen duten jatorrizko fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak. Onartuko dira, orobat, bankuko frogagiriak, “ordaindua” zigilua duten fakturak -hornitzaileak sinatu eta zigilatuak-, erosketaren tiketa, fakturari erantsia, edo bertze edozein agiri, faktura edo gastuaren frogagiria ordaindu izana erakusten duena.

d) Erantzukizun zibileko aseguru poliza eta ordainketaren frogagiri eguneratua, behar den kasuetan.

e) Frogatu beharko da San Adriango Udalaren laguntza jaso izana agertu dela diruz lagundutako jardueren publizitatean (programak, liburuak, kartel iragartzaileak, publizitateko iragarki laburrak...), edo diruz lagundutako argitalpenaren kontrazalean eta lehen orrialdean.

8.2. Deialdi honetan emandako zenbatekoa ordaintzea.

Kiroleko diru-laguntzen zenbatekoa, berez edo bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk gehituta, inoiz ez da izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Diruz laguntzen ahal diren gastu frogatuen %75 arteko diru-laguntza emanen da gehienez, eta eskatzaileak bere baliabideak erabiliz bete beharko du gelditzen den tartea.

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

–Lehen epean, diru-laguntzaren %50, konturako ordainketa gisa: Gehienez ere 30 egunean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gainerako %50: eskatzen diren frogagiriak aurkeztutakoan; diru-laguntzarako eskaeran adierazitako helburuak, programa eta aurrekontua betetzea ezinbertzeko baldintza izanen da. Proiektuaren justifikazioa gehienez ere 30 egun balioduneko epean eginen da, aurkeztutako proiektuko jarduera bukatzen denetik hasita. Eskatutako frogagiriak aipatu epean aurkezten ez badira, onuradunak diru-laguntza lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Gastuen eta diru-sarreren azken justifikazioarekin gastua behar bezala frogatzen ez bada, behar bezala frogatutako gastu lagungarrietarako soilik lortzen ahalko da laguntza.

8.3. Laguntza itzultzea.

Jasotako laguntzak itzuli beharko dira eta berandutza interesa ordaindu, diru-laguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera bitarte, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 38.2 artikuluan finkatuko zenbatekoaren arabera, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan ezarritako kasuetan, eta honako hauetan:

a) Programaturiko jarduerak gauzatzen ez direnean. Halakoetan, onuradunak jasotako aurrerakina itzuli beharko du Udaleko Diruzaintzan. Hala egiten ez badu, behar den espedientea irekiko da.

b) Emandako diru-laguntza ezeztatzea eta laguntzatik likidatutako %75a itzuli beharra ekarriko du frogagiriak epez kanpo aurkezteak.

c) Diruz lagundutako jardueretan Udalak baimendu gabeko aldaketak egiten direnean.

d) Diru-laguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.

e) Diru-laguntza eskuratzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

f) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.

g) Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.

h) Diruz lagundutako jardueraren kostuaren muga gainditzen denean, onuradunak bateragarriak diren diru-laguntzak batuz; muga horretatik goitiko zenbatekoari erreparatuko zaio.

i) Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.

j) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei trabak jartzen zaizkienean eta horiei men egin beharra betetzen ez denean.

Alkatetzak emanen du diru-laguntza itzultzeari buruzko ebazpena, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, horiek kobratzeko, diru-bilketari buruz indarra duen araudian xedatzen dena aplikatuko da.

8.4. Diruz lagundutako jardueren finantziazioa.

Deialdi honetan norberaren finantziazio zenbateko bat eskatzen da, diruz lagundutako jardueraren %25ari erantzuteko adinakoa. Diruz lagundutako proiektuan edo ekintzan norberaren funtsak jarri direla frogatu beharko da diru-laguntzaren justifikazioa egiten den unean, eta orduan funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan aplikatu izana zehaztuko dira.

Bederatzigarrena.–Aplikazio ordeztailea.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatzekoak izanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena, eta orobat honako hauetan ezarria dagoena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

I. ERANSKINA

2015ean kirol jarduerak egiteko San Adriango Udalaren
diru-laguntzen deialdirako laguntzen eskaera

–Identifikazio datuak:

Entitate antolatzailea: ............................................ IFK: .....................

Kirol mota: ........................................................ Herria: ......................

Helbidea: ..................................................................................... Telefonoa: ....................................... Faxa: ......................................................

Bazkide kop.: ................................. e-posta: .................................... Web orria: ......................................................

Bankuko datuak, diru-laguntza onartuz gero diru-sarrera bertan egiteko:

Kontu zenbakia: ............................................................................. Titularraren izena: .....................................................................................

–Harremanetarako pertsona, jakinarazpenetarako:

Izen-deiturak: ........................................................... N.A.N.: .............

Helbidea:

Herria:

Telefonoa: ............................................ Faxa: .................................... e-posta: ...................................

Zinpeko aitorpena (X batez adierazi bidezko dena)

Izena: ..........................................................., adinez nagusia, IFZ: ...................... Klub/elkarte honen ordezkaria: .......................................................................... IFZ: ....................................

ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DUT:

Bertze inolako entitateren diru-laguntzarik ez dugula eskuratu Udal honi laguntza eskatu jarduerengatik, diru-laguntzen deialdi honetan.

Xede bererako bertze diru-laguntza publiko edo pribatu batzuk bildu ditugula, baina Udalak emandako diru-laguntzarekin ez dela gainditzen egin beharreko jardueraren kostua, harendako eskatu baitzen diru-laguntza.

Jasotzen diren diru-laguntzak honako hauek dira:

ERAKUNDE EMAILEA

ZENBATEKO
AURREIKUSIA

Proiektuaren edo jardueraren publizitatea eta zabalkundea egitean, San Adriango Udalaren diru-laguntza jaso duela agerrarazteko konpromisoa.

Eta jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan San Adriango Udalaren aitzinean, aitorpen hau luzatu eta sinatzen dut.

San Adrianen, .....(e)ko ........................aren ....(e)an
Stua. ...........................................

II. ERANSKINA

2015erako aurreikusitako kirol ikuskizun eta emanaldien programa

JARD.

EKITALDIAREN IZENA

GASTU
AURREIKUSIAK

DIRU-SARRERA AURREIKUSIAK

1 zk.

2 zk.

3 zk.

4 zk.

5 zk.

6 zk.

7 zk.

...

GUZTIRA

Jardueraren fitxa. Zk.: ..........

Oharra: egiten den ekitaldi bakoitzeko jarduera-fitxa bat bete.

Jardueraren izena:

Eguna: ........... Tokia: ................ Parte-hartzaileen kopurua:

Deskripzioa (zertan den):

...................................................................................................................

...................................................................................................................

–Gastu eta diru-sarrera aurreikusien aurrekontua:

GASTUAREN
KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARREREN
AURREKONTUA

ZENBATEKOA

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk
(zein diren zehaztu)

...

...

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

III. ERANSKINA

Parte hartzeko edo denboraldiko kirol jardueretarako laguntzak

Izena:

Helburuak:

–Talde edo kirolari kopurua:

TALDE/KIROLARI KOPURUA

KATEGORIA

NORGEHIAGOKA MOTA

MAILA

–Gastu aurreikusien aurrekontua diruz laguntzen ahal diren kontzeptuetan:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Lehiaketako izen ematea, lizentziak eta federazioko bertzelako kuotak.

Bidai gastuak

Kirol instalazioen erabilera

Material suntsigarria eta kirol ekipamendua

Monitore/entrenatzailen eta epaile/arbitroen kontratazioa

Jardueraren ondoriozko bertze gastu batzuk (zehaztu beharrekoak)

GASTUAK, GUZTIRA

–Diru-sarrera aurreikusien balantzea:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk (zein diren zehaztu)

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

IV. ERANSKINA

Kirol ikuskizun eta emanaldien programako gastu eta
diru-sarreren justifikazioa. Emaitza ekonomikoa

JARD.

EKITALDIAREN IZENA

GASTU ERREALAK

DIRU-SARRERA ERREALAK

1 zk.

2 zk.

3 zk.

4 zk.

5 zk.

6 zk.

7 zk.

...

Jardueraren ebaluazio fitxa. Zk.: .........

Oharra: egiten den ekitaldi bakoitzeko jarduera-fitxa bat bete.

Jardueraren izena:

Eguna: ........... Tokia: ................ Parte-hartzaileen kopurua:

Deskripzioa (zertan izan zen):

Ebaluazioa: .........................................................................................

–Gastuen eta diru-sarreren balantzea:

GASTUAREN
KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk (zein diren zehaztu)

...

...

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

V. ERANSKINA

Gastu eta diru-sarreren justifikazioa, denboraldiko kirol
jardueretan parte hartzean, balantze ekonomikoa

Izena:

Helburuak:

–Talde edo kirolari kopurua:

TALDE/KIROLARI KOPURUA

KATEGORIA

NORGEHIAGOKA MOTA

MAILA

–Gastuen aurrekontua diruz laguntzen ahal diren kontzeptuetan:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Lehiaketako izen ematea, lizentziak eta federazioko bertzelako kuotak.

Bidai gastuak

Udalaren kirol instalazioen erabilera

Material suntsigarria eta kirol ekipamendua

Monitore/entrenatzailen eta epaile/arbitroen kontratazioa

Jardueraren ondoriozko bertze gastu batzuk (zehaztu beharrekoak)

GASTUAK, GUZTIRA

–Diru-sarreren balantzea:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Parte-hartzaileen ekarpenak

Babesleen, dohainen, publizitatearen edo bertzeren ekarpenak

Zozketak eta dirua biltzeko bertze sistema batzuk

Bertze administrazio publikoen diru-laguntzak

Bertze kontzeptu batzuk (zein diren zehaztu)

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

(Lehendakariaren izena eta sinadura)

(Zigilua)

(Diruzainaren izena eta sinadura)

San Adrianen, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1501595