3. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1/2014 aldaketa, Zahar Etxeko aurrekontuan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2014ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2014 aldaketa Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2014ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Miranda Argan, 2014ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1417539