26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

01. aldaketa 2014ko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastu goititua:

VI Kapitulua.–Hilerria berritzeko inbertsioa: 10.826,55 euro.

Finantzaketa:

Fundación Caixak, CAN-ek eta NUKF-ek emandako diru-laguntza: 3.000,00 euro.

Constitución kaleko soberako lurra saltzea: 1.089,49 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 6.737,06 euro.

Barillasen, 2015eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1501521