26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2015erako ordenantza fiskalak eta karga tasak Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2015ean aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2014ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 15ean, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira ordenantzetako aldaketak eta 2015ean aplikatuko diren tarifak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

1. Aurreikusi da 2014ko ekitaldiko kuotak mantentzea 2015erako ordenantza, tarifa eta igorpeneterako. Honako hauek dira, laburbilduta: Landazaintza, 6,54 euro/erregua, hau da 0,4087 euro/almutea. Kalez kaleko salmenta, 3,55 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,25 euro bakoitzeko. Faxa erabiltzea, 0,42 euro Nafarroara; 0,84 euro Espainiaren gainerakora; eta 1,67 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren igorpeneko portzentajea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4. Lurzatien zedulak, 2,15 euro bakoitzeko. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 770,90 euro; hilobi soila: 233,00 euro; hilobi bikoitza: 949,13 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera. Kirol instalazioetako abonamendu eta sarrerak:

A.–Abonamenduak.

HAMABOSTALDIA

HILABETEA

DENBORALDIA

Banakakoa, adingabeak (4 urtetik 14ra bitarte) eta erretiratuak

17,75

25,80

52,40

Banakakoa, helduak (15 urte edo gehiago)

21,90

37,25

64,70

2 kideko familia unitatea

39,60

64,70

122,60

3 kideko familia unitatea

47,90

82,60

131,45

4 kideko familia unitatea

57,35

99,70

141,90

5 kideko edo gehiagoko familia unitatea

68,80

110,65

158,95

B.–Sarrerak. Eguneko sarreren prezioa 3,15 euro da adingabe eta erretiratuendako eta bertan egoteagatik, eta 4,15 euro helduendako.

2015ean beren horretan utziko dira hirilurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko 2014an aplikatutako portzentajeak, 3,30/3,20/3,10/3,10 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, %12.

2. Ordenantza fiskalak:

–Ordenantza fiskal orokorra.

–Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

–Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

–Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

–Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

–Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

–Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

3. Igorpen tasak:

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3375.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %40.

4. Aldaketa horiek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Barillasen, 2015eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1501520