26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LAS PALMAS KANARIA HANDIKOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 738/2014 prozedura

Margarita Betancor Rodríguez andrea, Las Palmas Kanaria Handikoko Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Florentina Sánchez Baez andreak eskaturik, medikuaren alta dela-eta, Farclose SLren aurka bideratu diren 738/2014 autoetan, erabaki da ediktu bidez zitatzea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko apirilaren 21eko 10:10ean eginen den ahozko ikustaldira ager dadin. Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan xedatutakoaz ohartarazten zaio. Halaber, errekerimendua egiten zaio ekitaldira joan dadin kontrako alderdiaren galderei erantzutera, hala eskatuko balitz, eta demandan aipatzen den agiri bidezko froga aurkez dezan, ebazpen judizial baten bidez onartzea erabaki baitzen, eta jakinarazten zaio demandaren kopiak eskura dituela epaitegi honetako Idazkaritzan.

Eta Farclose SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Las Palmas Kanaria Handikoan, 2014ko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Margarita Betancor Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1500207