198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Alkatetzaren ebazpena, behin betiko zehapenarekin

Ikusita Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animaliak Edukitzeari buruzko 50/1999 Legearen 13.2.d artikuluaren urraketarengatik Pablo Garcia Hernando jaunaren aurka abiatutako zehapen-espedientea, 2017/03/24an, Oronozko Martin Urrutia etorbidean dagoen parkinean, osasun-etxearen ondoan, arriskutsua izan daitekeen txakur bat muturrekorik gabe edukitzeagatik.

Ikusita emandako epean Pablo Garcia Hernando jaunak alegazioarik edota froga eskaerarik ez duela aurkeztu eta kontutan izanik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2-f artikuluak ohartarazten duela zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren kontrako alegaziorik egin ezean, hura ebazpen-proposamentzat jo ahal izanen dela egotzitako erantzukizunaren inguruko erabaki zehatza jasotzen duenean eta goian aipatu legearen 89. artikuluan aurreikusitako ondorioak izanen dituela,

Ebatzi dut:

Pablo Garcia Hernando jaunari 301 euroko zehapen-isuna ezartzea 50/1999 Legearen 13.2.d artikuluaren arau-haustearengatik.

Interesdunari Ebazpen honen berri eman dakiola, horren aurka honako helegiteak aurkezten ahal dituelarik:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Baztanen, 2017ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1711359