4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 77/2014 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxu eta ebasketa falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
362/2014 epaia.
Iruñean, 2014ko urriaren 15an.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, mehatxu eta ebasketa falta batengatik Ana Amador Jiménez salatuaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 77/2014 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
Ana Amador Jiménez absolbitu egiten dut leporatu zaion maula-faltatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Ana Amador Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 7an.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1500136