26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2620/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

413/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko azaroaren 26an.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat dela eta bideratzen ari den 2620/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Floresmilo Reyes Cueva eta Galo Néstor Almeida Camino. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Floresmilo Reyes Cueva eta Galo Néstor Almeida Camino absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Floresmilo Reyes Cuevari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 7an.–Idazkari judiziala, M.ª Ángeles Ruiz de la Cuesta Muños.

Iragarkiaren kodea: J1500134