26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 747/2014 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2014ko abenduaren 15ean.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 747/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia María Carmen Villarón Hernández andreak sustatu du, María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatuta eta Unai Jauregui Zudaire legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren José Manuel Corrales Torrado eta Nerea Domínguez Aramendia jaun-andren kontra, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza: Baiesten dut María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak María Carmen Villarón Hernández andrearen izenean José Manuel Corrales Torrado eta Nerea Domínguez Aramendia jaun-andreen kontra jarritako demanda (auzi-ihesean deklaratuak), eta horrenbestez demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari ehun eta hirurogei eta bost euro eta hamar zentimo ordaintzera (165,10 euro), gehi dagozkien interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuek ordaindu behar dituzte.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta José Manuel Corrales Torrado eta Nerea Domínguez Aramendia jaun-andreei jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1417256