26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 433/2014 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2014ko abenduaren 15ean.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 433/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Medansa Móvil SAk sustatu du Carlos Manuel Bautista del Barco jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Nekane Astiz Otazu prokuradore andrea izan du ordezkari, eta Marta Ugarte Gómez legelari andrea laguntzaile.

Epaitza: Baiesten dut Nekane Astiz Otazu prokuradore andreak Medansa Móvil SAren izenean Carlos Manuel Bautista del Barco jaunaren aurka jarritako demanda (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila eta bostehun eta berrogei euro eta laurogeita sei zentimo ordaintzera (2.540,86 euro), gehi erreklamazio estrajudizialetik aurrera sortutako interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta Carlos Manuel Bautista del Barco jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko abenduaren 17an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1417255