4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 285/2013 betearazpen judiziala
Epaitegi honetan goian adierazitako 285/2013 prozedura bideratzen ari da betearazpenagatik, Iruñeko Urrobi erreka kaleko 3 eta 5eko Jabeen Elkarteak eskaturik, eta horren gaineko esleipen-dekretua eman da. Hona hemen, hitzez hitz:
“Xedapen zatia.
Iruñeko Urrobi erreka kaleko 3 eta 5eko Jabeen Elkarteari (IFK: H31370307, eta helbidea: Urrobi erreka kalea, 5, Iruña) esleitzen diot ebazpen honen bigarren aurrekarian deskribatutako higiezina, Iruñeko udal mugapean dagoena: merkataritzarako lokala edo etxabea, Urrobi Erreka zeharkaleko 3an eta 5ean dagoena, Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua (63. liburukia, 13. liburua, 99. orria, 808. finka), hiru mila hirurehun eta hogeita hemeretzi euro eta eta hirurogeita hamaika zentimoan (3.339,71 euro), hori baita kontzeptu guztien ordainean zor dena. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela idazkari honi zuzendua, jakinarazten denetik bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartzeak ez du eteteko ondoriorik sortuko. Beraz, eginbide honen bidez, hori erabaki eta sinatzen dut. Idazkari judiziala. Sinadura errubrikatua.”
Eta Marcelino Pezonaga Ansoáinen eta Saturnina Larrea Zanduetaren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei eta Pablo Pezonaga Itoiz jaraunsle ezagunari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 9an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1500383