4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 304/2014 hipoteka-betearazpena
Epaitegi honetan goian adierazitako 304/2014 prozedura bideratzen ari da hipoteka-betearazpenagatik, Caixabankek eskaturik, eta horren gaineko esleipen-dekretua eman da. Hona hemen, hitzez hitz:
“Xedapen zatia.
Buildingcenter SAUri (IFK: A63106157, eta helbidea: Provençals kalea, 39, Bartzelona) esleitzen diot ebazpen honen bigarren aurrekarian deskribatutako higiezina, Iruñeko udal mugapean dagoena: Zaragoza etorbideko hirurogeita hamabigarren atarian (lehen lehenbiziko ataria zen), bigarren solairuan, igogailutik atera eta eskuinetara dagoen etxebizitza. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 462. liburukia, 235. liburua, 157. orriaren atzealdea, 13.821. finka. Hirurogeita hemeretzi mila hirurehun eta laurogeita hemezortzi euroan (79.398,00 euro) esleitzen zaio; zenbateko horrek higiezinaren tasazio balioaren %50 gainditzen du.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela idazkari honi zuzendua, jakinarazten denetik bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartzeak ez du eteteko ondoriorik sortuko. Beraz, eginbide honen bidez, hori erabaki eta sinatzen dut. Idazkari judiziala. Sinadura errubrikatua.”
Eta Maríana Barragan Gómezen jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 9an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1500382