26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hura 2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2015eko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

ALDAKETA URAREN ZIKLOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

3.11 artikulua. 3. kapitulua, 3. atala, Hornidura zerbitzua.

Zaharrak direlako, ur-kontagailu komunitarioa duten eraikinetan, hau da kontagailu bakarra etxebizitza bat baino gehiagorako dutenetan, horrela eskatuz gero, Sakanako Mankomunitateak aztertuko ditu eta teknikariak txostena egingo du. Txosten horretan erabakiko da aipatu kontadore horren ordez banakako kontagailuak jartzen ahal diren. Horretarako, arlo tekniko-ekonomikoko irizpide objektiboak hartuko dira kontuan eta txostena loteslea izango da abonatuentzat.

Ur-kontagailu komunitarioari eutsi behar dioten etxebizitzetako kontagailuetarako, Sakanako Mankomunitateak zehaztuko du aplikatu beharreko ur- tasa edo tarifa, eta kontratu eta kontagailu horiek berezitzat hartuko dira kontsumorako ura ematen zaion eraikinaren antzinatasuna dela-eta.

Eraikin berrietan ez da kontagailu partekaturik edo komunitariorik onartuko, ezta eraikin berrituetan ere, Udalari proposatuta, berritze horrek ahalbidetzen badu banakako kontratuak egitea eta, horren ondorioz, abonatu bakoitzarendako ur-kontagailuak egotea, sarrera orokorretik etxebizitza bakoitzera banakako harguneak egitean.

Iragarkiaren kodea: L1501517