26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. 2014ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2015eko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

ALDAKETA UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Tarifa berri bat sartu da:

1.1. tarifa (65): etxeko erabilera kontagailu komunitarioa duten etxebizitzetan.

Tarifa bakarra, 0,50 euro/m³.

Iragarkiaren kodea: L1501516