26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUHATZU ARAKIL

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zuhatzuko Kontzeju irekiak, 2015eko urtarrilaren 22an egin zen bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legeak eta indarra duen gainerako legediak ezarritako izapideei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espediente hori hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean paratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Zuhatzun, 2015eko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, Edurne Zuriñe Ormaechea Padilla.

Iragarkiaren kodea: L1501559