2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa puntuala, Andosillako Udal Planeko UD-03 unitatean (egiturazko aldaketa). Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Planeko UD-03 unitatean Aceitunas Sarasa, S.A.k sustatua. Xedea du unitatearen mugak handitzea, ondoko 1. poligonoko 1505 lurzatiaren zati bat sartuz.
Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Andosillan, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1501615