26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Largoiko, S.L.L. Jarduera: makineria berezia eta automatizazioak diseinatu eta egiteko ingeniaritza, segurtasunei buruzko arau berrietara makinak egokitzea eta planoaren araberako piezen mekanizazioa. Tokia: San Miguel industrialdea, Avenida de los Tilos, 22; katastroko 1. poligonoko 1791. lurzatia.

Villatuertan, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1501524