26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa egitea Gorraizko UC.13 unitatearen (26. lurzatitik 29.era) xehetasun azterlanean. Hasierako onespena.

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuela aldaketa hasiera batean onestea Gorraizko UC.13 unitatearen (26. lurzatitik 29.era) xehetasun azterlanean,

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hogei eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1501538