2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Akats zuzenketa. 2015eko zerga-tasak
Akatsa atzeman da 2015eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetako aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian, 2015eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 27an. Hortaz, behar den zuzenketa egiten da, honako testu hau kenduta:
–Estoldak: 27,00 euro urtean.
–Ur horniduraren zerbitzua eskura izateko eta hartan mantentze lanak egiteko tasa (baita etxeko, industriarako edo ureztatzeko horniduraren tasa ere):
- 0,87 euro/m³, eta gutxienez ere 10 m³.
- 10 m³-tik goiti kontsumituriko metro kubiko bakoitza: 0,46 euro, hortik goiti kontsumituriko m³ bakoitzeko.
–Ur hargunea paratzeko tasa: 88,00 euro.
–Hustubideko hargunea paratzeko tasa: 88,00 euro.
–Kontagailuen eta harguneen mantentze lanetako tasa: Aquarbek indarra duen tasaren gainean aplikatzen duena igoko da. Hura KPI nazionalaren maiatzeko gorakadaren arabera igoko da. Bigarren seihilekoan aplikatuko da.
San Adrianen, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1501614