2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Agur zibilak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ribaforadan hildakoen aldeko agur zibilak arautzen dituen ordenantza (1/2015 ordenantza).
Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betikotzat onetsiko da ordenantza hori.
Ribaforadan, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1501553