2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Ehorzle laguntzailearen izendapena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko azaroaren 25ean, erabaki hau hartu zuen:
“Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko uztailaren 1ean hartu erabakiaren bidez deialdia onetsi zen Iruñeko Udaleko ehorzle laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko.
Epaimahaiak izendapen proposamena igorri du oposizioa gainditu duen izangaiaren alde eta, horrenbestez, deialdiko 8. puntuari jarraikiz, bidezkoa da izangai hori izendatzea.
Hortaz, erabaki da María Jesús Urriza Tolosa izendatzea Iruñeko Udaleko ehorzle laguntzaile. Hau onetsi eta biharamunetik aitzina izanen ditu ondorioak.”
Iruñean, 2014ko azaroaren 25ean.–Zinegotzi eta Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.
Iragarkiaren kodea: L1501567