26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantzan, ibilgailuetan egiten den salmenta ibiltaria agertzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1501558