26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Mendikur S-5 bizitegitarako sektoreko aldaketa xehakatua (Orkoiengo 1. poligonoko katastroko 1463. lurzatitik 1473.era). Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, poligonoko S-5 sektoreari dagokionez (Orkoiengo 1. poligonoko katastroko 1463-1473 lurzatiak), Urkienea Gestión, S.L.k sustatua, Iñigo Araiz Ucar arkitektoak 2014ko urrian prestaturiko dokumentuari jarraikiz. Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori eta hitzarmena udal bulegoetan aztertzen ahal dira, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1501557