26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

4. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, Miranda Argako Udalaren 2014ko aurrekontu orokorrean 4/2014 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua.–15.000,00 euro gehiago.

Kreditu berezien aldaketa, guztira: 15.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 15.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.000,00 euro.

Miranda Argan, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1501530