2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena Virgen del Castillo zahar etxea
2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2014ko aurrekontu orokorrean 1/2014 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
–Kreditu gehikuntza:
1. kapitulua.–59.000,00 euro gehiago.
2. kapitulua.–3.000,00 euro gehiago.
3. kapitulua.–500,00 euro gehiago.
4. kapitulua.–500,00 euro gehiago.
Gastu goititua, guztira: 63.000,00 euro.
Gastua beheititzea:
1. kapitulua.– 10.000,00 euro beheititzea.
Gastu beheititua, guztira: 10.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–29.000,00 euro gehiago.
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 24.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 53.000,00 euro.
Miranda Argan, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1501529