2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Xabierko Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2014ko aurrekontuan, kreditu gehikuntza egiteko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraikiz. Aurrekontuan egin aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.
Xabierren, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, María Jose Guindano Laborda.
Iragarkiaren kodea: L1501536