2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Aldaketak, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan eta Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2014ko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako eta Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantzako aldaketak.
Erabaki hori 2014ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an.
Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Igantziko Udalak, 2015eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du.
Hona hemen testua:
Aldaketa hauek erabaki dira:
1.–Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Honela dioen lekuan: “Gutienekoa 30,00m³ hiruhilekoan izanen da, 0,35 euro/m³ bakoitzeko.”
Honela behar du: “Gutienekoa 30,00m³ hiruhilekoan izanen da, 0,35 euro/m³ bakoitzeko eta 60,00 m³ gora, 0,40 euro/m³ bakoitzeko.”
2.–Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantza.
Honela dioen lekuan:
“Denboraldiko abonua, 18 urtetik gorakoak:
–Herrian erroldatuak: 37,00 euro.
–Herrian erroldatu gabeak: 63,00 euro.”
Honela behar du:
“Denboraldiko abonuak, 18 urtetik gorakoak:
–Herrian erroldatuak: 45,00 euro.
–Herrian erroldatu gabeak : 70,00 euro.”
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Igantzin, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1501474