2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.
Sustatzailea: Saica Natur Rorte, S.L (Licacl4c/2014/3 espedientea). Jarduera: papera, kartoia eta plastikoa bildu eta berreskuratzea (biltegi-edukiera handitzea). Tokia: katastroko 4. poligonoko 135. lurzatia; posta helbidea: Meseta de Salinas industrialdea, B, 7 kalea.
Getze Galarren, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1501626