26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenean egindako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren bidez 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren. 2015eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

I. eranskineko (Zirkulatzeko murrizketak) C) eta D) ataletan akatsak daudela oharturik, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, non adierazten baita administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, bidezko da akatsak zuzentzea.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko (Zirkulatzeko murrizketak) C) eta D) ataletan antzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren. Hona testu berria:

C.1) Hau dioen tokian:

“... II. eranskinean adierazitako egun eta orduetan.”

Honela behar du:

“... III. eranskinean adierazitako egun eta orduetan.”

C.2) Hau dioen tokian:

“... ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren gaiak bertan zehaztutako baldintzetan garraiatzen dituzten ibilgailuak.”

Honela behar du:

“... ebazpen honen V. eranskinean aipatzen diren gaiak bertan zehaztutako baldintzetan garraiatzen dituzten ibilgailuak.”

D.2) Hau dioen tokian:

“... ebazpen honen II. eranskinean jasotako murrizketak aplikatuko zaizkie.”

Honela behar du:

“... ebazpen honen III. eranskinean jasotako murrizketak aplikatuko zaizkie.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen kontra interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluarekin bat.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

Iragarkiaren kodea: F1501608