26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: “Ecológicos Ega, S.L.”. Jarduera: ibilgailuen baliagarritasuna bukatutakoan, horiei kutsadura kentzeko zentroa. Tokia: Gebala kalea, 7.

Lizarran, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1501552