2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Ergoienako Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlan bat, 3. poligonoko 177. lurzatikoa, Lizarragako Kontzejuan, Antonio Navarro Navarrok sustaturik.
Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.
Ergoienan, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1501631