2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Datu pertsonaleko fitxategiak sortzea
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan, titulartasun publikoko fitxategiak sortu, aldatu eta kentzea arautzen duen hartan, eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.
Buñuelgo Udalak, 2014ko urriaren 7an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.–Udalerrian izaten diren intereseko gertaeren grabazioen ikus-entzunezkoen artxiboa sortzea, zenbait euskarritan. Hona hemen horren ezaugarriak:
–Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalean ikus-entzunezkoen artxiboa sortu eta mantentzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuen jatorria interesduna da, grabatzen baitzaio.
–Norbanako eta talde ukituak: grabazio lekuetan dauden bizilagunak eta gainerako pertsonak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: irudia, ahotsa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Buñuelgo Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
Buñuelen, 2015eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
Iragarkiaren kodea: L1501519