26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Udalak, 2014ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko udal aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak, baita 2015eko karga-tasak eta langileen plantilla ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Biurrunen, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1501463