2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2015eko karga-tasak eta plantilla organikoa
Udalak, 2014ko abenduaren 22an egin bilkuran, honako hau onetsi zuen aho batez:
2015EKO KARGA-TASAK
(2014an bezala)
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa; %0,18; landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea %1,40 gutxieneko kuoten gainean.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obrak gauzatzeko aurrekontuaren %4.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %15,46. Igoerak finkatzeko portzentaje hauek erabiliko dira:
5 urte bitarte, %2,88; 10 urte bitarte, %2,68; 15 urte bitarte, %2,47; 20 urte bitarte, %2,27.
PLANTILLA ORGANIKOA
(TEBAS-MURU ARTEDERRETAREKIN PARTEKATUA)
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. A maila. 6. gradua. Osagarriak: bateraezint., %35; lanpostukoa, 3,72. Egoera: jardunean.
Langilea: Miguel A. Albisu Iribarren.
Lan-kontratudunak
Lanpostua: administrari-ofiziala. D maila. Sarbidea: oposizioa. Gradua: Antzinatasuna. Osagarriak: mailakoa, %12. Lanpostukoa, %18,36. Egoera: hutsik.
Lanpostua: administrari laguntzailea. C maila. Sarbidea: oposizioa. Gradua: Antzinatasuna. Osagarriak: lanpostukoa, %17,99. Egoera: hutsik.
Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honen ondoko hilabetean.
Biurrunen, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L1501462